NOIZ ARTE JARRAITUKO DUGU LAPURRETAN AFRIKAN?

Maiatzaren 25ean Afrikaren Eguna ospatzen dugu. Argilunez beteriko urteurrena. Gaur egun “krisi finantzieroa” bizitzen ari diren herriladeek, Afrikan bizi diren Mila miloi pertsonek bizi duten krisi iraunkorra ahaztea nahi dute.

Beste urte batez, Afrikaren Aldeko Taldea osatzen dugun erakundeek, egun honen harian antolatzen diren ospakizunekin bat egin nahi dugu beraien aberastasun soziokulturala eta jasaten dituzten gehiegikeriak azaldu eta salatzeko.

Aurtengoan, Afrikan diren baliabide naturalen lapurreta sistematikoan erreparatu nahi dugu, Egoera horren adibide esanguratsuena Congoko Errepublika Demokratikoa dugu. Azken aldi honetan Kivu eskualdean izan diren gatazkak, agerian jartzen dute Afrikako baliabide naturalen lapurreta -kolonia garaian hasiak zirenak- puri-purian mantentzen direla neokolonialismo era berriekin.

Zer gertatzen da Congoko Errepublika Demokratikoan? Jabetu gaitezen:

Congoko Errepublika Demokratikoaren (CED) ekialdeko paisaia, edertasun handikoa da. Bainan, aldi berean bere mendi, ohian eta su-mendiek beste aberastasun bat gordetzen dute kanpotik ikusi ezin duguna: Mineralak.

Kivu eskualdean zehar dauden mehategietan, gizonek, emakumeek eta haurrek, esku-hutsik edo oso oinarrizko lan-tresnekin bertan lan egiten dute, lan saio luzez, lurrazpian 300 metrotara batzuetan, segurtasun neurririk gabe, eguneko, dolar bat baino gehiago jasotzen ez dutelarik.

Izen bitxiko mineralak bilatzen dituzte gure eguneroko bizitzan behin eta berriz erabiltzen ditugunak: koltan famatua, kasiterita eta wolframita, gaur egungo edozein gailu elektroniko ekoizteko behar beharrezkoak ditugunak.

Eskualdeko biztanleentzat mea-aberastasun hau sendabiderik ez duen madarikazioa bihurtu da. Gaur egun oraindik Kivu eskualdean zenbait Congotar, Ruandar eta Ugandar talde armatuek bertan jarraitzen dute 1998 eta 2003ko Congoko gudaren ondoren, non 4,5 miloi pertsona hil ziren,

Talde armatu hauek bertako biztanleak beraien menpe mehategietan lan egitera behartzen dituzte, mehatzaileak estorsionatzen dituzte legez kanpoko zergekin eta zenbait kasutan lortutako mineralak ere kentzen dizkiete. Congo-ko ejerzitoak berak, usteldua eta gaizki ordaindua, parte hartzen du ekintza hauetan. Mehategi hauetatik lortzen diren mineralei “gatazka-mineralak” edo “odol-mineralak” deitzen zaie.

Kivu-ko mineralak Goma eta Bukavu hirietan aurkitzen diren “comptoirs” izeneko legezko enpresen bitartez beste herrialdeetako bitartekariei edo empresa internazionalei salduak izaten dira, gero empresa hauek mea urtu, garbitu eta industria-erabilpenerako prest utzi dezaten.

Nahitaezkoa da galdetzea Congoko ED-ko koltanaren eta beste mineralen komertzioak bereziki bertakoen giza-behar  eta behar sozio-ekonomiari erantzuten dion.

Mineralen erauzketa gatazkaren autofinantzarako iturria izan da, eta da gaur egun. Bertan aurkitzen ditugun ia talde armatu guztiak, Congoko armadaren soldaduak barne, mineral hauekin legez kanpo salmenta egin dute, inpunitate osoz urteetan zehar.

Ekonomikoki, egoera hau dela eta, zenbait fenómeno gertatzen dira: aberastasunak esku gutxi batzuetan bakarrik banatuta egotea, uraupen nekazaritzaren galera, neurri esanguratsu batean bizibiderik ez sortzea; bizi kalitatearen hondatzea eta komunitateen pobretzea; eta, natur-baliabideen esplotazio intentsiboa.

Gizarte eragina baliabideen esplotazioarentzat eta garraioarentzat bideratutako azpiegituren eraikuntzen  bitartez dator, vaina bertako komunitateei zuzenduriko inbertsiorik ez da egiten ordea. Aldi berean kongotar populazioaren tokialdaketa prozesua edo migrazioa mehategi eskualdeerantz ere hor dago.

Ingurumenarekiko kalteak ere larriak dira: ura eta lurren kutsadura, ohianen desagerpena, galtze bidean dauden espezien mehatxuak. Hainbat mehategi natur parkeetan daude, bertako ekosistema arriskuan jarriaz.

Gizarte mailan, mehategi eskualdeerantz populazioaren tokialdaketa prozesua edo migrazioa eman da, bertan mehatzaileen segurtasun falta handial sortzen dituen istripu eta heriotzekin ondorio larri bezala. Hortaz gain, Giza Eskubideen urraketak ezberdinak eta umeak lanean erabiltzea ohikotzat ematen da.

Behin egoeraz jabeturik, ez ikusiarenak egingo al dugu?

Afrikaren aldeko Taldea osatzen dugun 20 erakundeok, Giza Eskubideak pertsona guztientzat bermatuko duen -bereiziki gaur egun ez dituenentzat- garapenarekiko konpromezua berresten dugu.

*Lista de las asociaciones del GPA / AAT-ko elkarteen zerrenda:

  • Alboan
  • Asamblea de Cooperación por la Paz en Euskadi
  • Asociación Africanista Manuel Iradier
  • Cáritas Diocesana de Bilbao
  • Comité de Solidaridad con África Negra de Bizkaia
  • Derandein Fundazioa
  • Euskal Kultur Kimbanguiste Elkartea
  • FISC-Fundación Internacional de Solidaridad de Compañía de María
  • FISC-Cooperación y Desarrollo
  • Fundación Africana para la Medicina y la Investigación (AMREF)
  • Foro Rural Mundial-Munduko Landagunea
  • Fundeso Euskadi
  • Haurralde Fundazioa
  • Jóvenes y Desarrollo
  • Medicus Mundi Araba
  • Misiones Diocesanas Vascas
  • Mundukide Fundazioa
  • Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional
  • Proclade Yanapay
  • Serso Euskal Herria

Ondorengo elkarteak konpromisu honekin bat egiten dute:

–          ÁFRICA IMPRESCINDIBLE (Nafarroa)

–          FLOR DE ÁFRICA

Informazio gehiago lortzeko deitu Solidaritzarako Nazioarte Fundaziora – Mariaren Lagundia (FISC).

Harremanetarako: M Luz Sarabia (Garapenrako Hezkuntza Saila)

Telefonoa: 628 073 010

Anuncios

Acerca de grupoproafrica

El “Grupo pro África” nace el 4 de octubre de 2005 en un encuentro convocado por el Foro Rural Mundial-World Rural Forum en la Granja Modelo de Arkaute (Álava). Se reunieron ocho ONGD, que trabajan en África, para compartir experiencias e impresiones sobre su cooperación al desarrollo en el continente africano. En febrero del año 2017 somos 18 las ONGD las que formamos parte del Grupo.
Esta entrada fue publicada en Articulo de interés y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s