2014M25, Afrikako elikagai-subirotasunaren alde

Gaur, Maiatzak 25, Europako hauteskundeak sortutako arretatik aldenduz, gutariko batzuk Afrikako Eguna ospatzen dugu. Gainera, urte honetan, 2014-an, modu berezian ospatzen dugu, Familia-Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea (FNNU) deklaratu delako.
Afrikako familia-nekazaritzak biztanleriaren elikaduraren %90-a suposatzen du. Horrela, landaketa txiki hauek gabe, maila txikiko abeltzaintza gabe, edota artisau-arrantzarik gabe, gosetiak Afrikako herri eta hiriak astinduko lituzke.
Afrikako familia-nekazaritzaren garrantzia berau praktikatzen duten herrialdeetako ekonomian jokatzen duen rolean datza. Produktoreen landetatik kontsumitzailearen platerrera elikatze, mantentze eta hainbat aktibitate sustatzen dira. Natura eta bolumenagatik ezberdinak diren aktibitateak, hain zuzen,- kamioilariak eta garraiolariak, hiri-merkatuetako saltzaileak, hotz-ganberen maizterrak ….Asko dira familia-nekazaritzatik bizi direnak- Familia- nekazaritza Afrikako biziraupenaren oinarri bihurtu da. Alde batetik BPGri eginiko kontribuzio tasagatik (bataz bestekoaren %32) eta, bestetik, enplegupean duten biztanleriaren portzentaiagaitik (%70 nekazaritzan oinarritzen baitute lanaldi osoa).
Bestalde, Afrikako Familia-nekazaritzak dimentsio kultural eta erlijiosoak dakartza. Nekazaritza mota hau praktikan jartzen duten emakume eta gizonek, hain zuzen, landatzen duten lurrarekin, ehizatzen duten basoarekin eta arrantzatzen duten ibaiekin erlazio berezia ezartzen dute. Lurra eta basoa, sakratuak dira beraientzat: elikatzen eta bizitza mantentzen dutelako eta arbasoen azken egoitza izan delako. Familia-nekazaritzaren dimentsio espiritualak ondare naturalaren (lurra, ur errekurtsoak , haziak…) ustiapen arduraduntsua azaltzen du, belaunaldien arteko solidaritate sentimendungatik indartuta. Familiak eta nekazaritza-komunitateak moralki derrigortuta sentitzen dira belaunadi-belaunaldiz transmititzeko. Horrela, Afrikako nekazaritza familiak dibertsitate genetikoaren babesle dira (haziak eta animalia arrazak) eta gainera, aldaketa klimatikoaren aurrean moldagarritasun handia eskaintzen dute .
Hala ere, nahiz eta botere handi hau izan, biztanleriaren pobrezi egoera kontinentean kezkagarria izaten jarraitzen du. Gaur egun, Afrika gosetiaren irudiarekin erlazionatzen dugu. 2009-n, goseti egoeran aurkitzen ziren pertsonen proportzioak kontinente osoaren biztanlearekiko %35koa suposatzen zuen. Nola azalduko genuke 60. eta 70. hamarkadan familia-nekazaritzak elikadura-hornikuntzan laguntzarik behar ez izatea eta gaur egun biztanleria elikatzeko gaitasuna ez lortzea? Faktore ugarietan aurki genezake azalpena, baina batez ere, hainbat nekazariek ez dutelako nahiko irabazten bizileku egoki bat izateko, seme-alabak eskolara eramateko edo mediku zerbitzuetara joateko. Egoera zailetan lan eta bizi egiten dute eta, gero eta gehiago, pobreziak eremua irabazten du herrietan.

Afrikako agintarien aldetik, ez dago sostengurik familia-nekazaritzari dagokionez. Ez finantza-arloan, ezta arlo politikoan ere. Maputon, 2013an, horri guztiari aurre egiteko hitzarmen bat sinatu zen eta gobernuek urteko aurrekontuen %10 familia-nekazaritzari zuzentzea hitzartu zuten. Hala ere, 40 gobernuen artetik 8k baino ez dute bete konpromiso hori.
Herrialde afrikarretan, nekazaritzari zuzendutako inbertsio publiko eskasak esportaziorako laborantzan oinarritutako industria nekazaritzari bideratuta daude batez ere. Horren ondorioz, familia-nekazariek ez dituzte produkziorako beharrezkoak diren errekurtso estrategikoak, ekipamendu murritzarekin lan egin behar izaten dute, ez dute nekazaritza-teknologia berrietara heltzerik eta ez dute eurengan eragin zuzena dauzkaten gaien inguruko erabakietan parte hartzerik.
Nekazaritza-elikagaien industria multinazionalek, GEOak (genetikoki eraldatutako organismoak) bultzatzeko xedearekin, mehatxupean dute familia nekazaritza. Era berean, esportatzeko uztak eta landa-erregaiak ekoizteko asmoz, uzta sistemak kontrolatzen dituzte eta laborantza eremu eskuratze masiboak burutzen dituzte.
Nahiz eta Afrikako familia-nekazaritzak hainbat mehatxu eta bortxakeria jasan, begi bistan da erresistentziarako gaitasuna badela eta horrek, etorkizunari begira, itxaropentsu gauzka. 2014Ko AIAF ekimenak hausnartzeko eta familia-nekazaritzaren dinamikotasuna indarberritzeko aukerak eman dizkigu. Era berean, familia-nekazaritzak,garapen iraunkorrerako eredu gisa ,gizarteari zerbitzu emateko dituen aukerak nabarmendu ditu. Gauzak horrela, unea da estatu afrikarrek parte har dezatela familia-nekazaritzan oinarritutako elikatze-sistemen garapenean. Natura ondarea zaindu eta etorkizuneko belaunaldiek ondare honetan eduki dezaketen eragina kontrola dezatela. Denon ongizatea eta duintasuna bultzatu dezatela, ekoizleena, transformatzaileena, merkatariena eta kontsumitzaileena. Hirian zein herrian. Gizonena zein emakumeena.
Honetarako, estatu afrikarrek familia-nekazaritzan berariazko inbertsioak egin ditzatela aldarrikatu behar dugu. Halaber, familia nekazaritzaren gainetik, nekazaritza industriala pribilegiatzea xede duen ekimen orori ez esan behar diogu.

 

FRANCIS F. NGANG

INADES-en Idazkari Nagusia Nazioarteko Heziketan (Pro-Afrika Taldearen Erakunde Kolaboratzailea )

1Pro Africa Taldea euskal eta nafarrroko 21 GKE-eko Plataforma bat da Afrikari buruzko interes komunekin. Informazio gehiago

https://www.facebook.com/GrupoProAfricaGPA/info

*Nota: Traducción del articulo de opinión publicado en los medios con motivo del Dia de Africa

 

 

Anuncios

Acerca de grupoproafrica

El “Grupo pro África” nace el 4 de octubre de 2005 en un encuentro convocado por el Foro Rural Mundial-World Rural Forum en la Granja Modelo de Arkaute (Álava). Se reunieron ocho ONGD, que trabajan en África, para compartir experiencias e impresiones sobre su cooperación al desarrollo en el continente africano. En febrero del año 2017 somos 18 las ONGD las que formamos parte del Grupo.
Esta entrada fue publicada en articulo de opinión y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s