Afrikaltasuna eta konpromezua afrika egunean

Ez Afrika beltza ez da lurreko paradisua, ezta Afrika zuria infernuaren atea. 1990. urtean Clint Eastwoodek “Cazador Blanco corazón Negro” filmean John Hustonen “La Reina de Africa” filma grabatu baino lehen gertatutakoa isladatu zuen. John Huston Afrikara kanpoaldeko eszenatokian aurkitzeko aitzakiarekin joan zen Afrikara. Bertan zegoelarik, ekoizle eta beste taldekideen etsipenarentzat, bere helburu bakarra elefante bat ehizatzea zen.

Atzean utziko ditugu errealitate zein fikzioan oinarritutako gertakariak. Gaur egun, oraindik ere, Afrikara goaz paradisua aurkitzeko aitzakiarekin, baina ez gure artean eta bidean elefante hildako baino zerbait gehiago gera dadin.

Egia da Afrikako ekonomiek hazkunde tasak mantentzen dituztela. Garapenerako Afrikako Bankuak 2014urteko“ Afrikaren progresuaren jarraipena zenbakitan” informean nabarmentzen dute 2005tik 20 herrialde afrikar daudela gehien hazi diren 50 munduko ekonomien artean. Arrakasta makroekonomiko honek azkenaldian arrazoi desberdinengatik desalerazioa pairatzen dabil, besteak beste lehengaien salneurriaren jaitsieragatik. Hori dela eta aldaketa hauek afrikar ekonomietan eragindako aldaketen jarraipen bat burutu beharko da.

Gainera, Afrikako Munduko egunean, nazioartean Maiatzaren 25ean ospatzen dena, ezin ditugu alde batera utzi beste datu batzuk hauek Afrikaren beste ikuspuntu bat erakusten dute, aurrera ateratzen ari den Afrika batena. ACNUR-en azkenengo informeak, “Gerra mundua: Munduko joerak. 2014Ko behartutako lekualdatzeak”, islatzen du Saharaz hegoaldeko Afrikan pertsona errefuxiatuen kopurua handitu zela 5 urtez jarraian eta 2014. urte bukaeran 3,7 miloi izatera ailegatu zirela. Izan ere, sortu edo berpiztu diren 15 konfliktoen artean 8 Afrikan izan dira: Boli Kosta, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Libia, Afrika Erdiko Errepublika, Nigeriako ipar ekialdean, Hego Sudan eta Burundi. Gatazka zaharren gaiztotzeak eta berrien eztandak barneko lekualdatze masiboak eta populazio osoen exodoak eragin dituzte.

Hala ere, egia da Afrikako errealitatea bere hedadura zabala bezain heterogeneoa dela: 1000 milio biztanle baino gehiago 54 herrialdeetan. Bere hedadura Estatu Batuak, Txina eta India elkartuz gero sortutakoaren antzekoa da. Aniztasun kulturala argi ikusten da erabiltzen diren 1500 hizkuntz eta dialektoen artean.

Garatutako iparrak kultura-artekotasunaren eta errealitate hauen gorapenaren potentzialtasuna ikusten du ala beldur politikekin eta kontrolik gabeko immigrazioaren izuarekin mehatxatuak sentiarazten gaitu? Gustatzen zaigu elefantea telebistatik ikustea, baina ez dugu gure lorategian ikusi nahi. Gure beldurra, krisialdi ekonomikoa eta gure atea jotzen duen mezularia erabiltzea gure ongizate egoera amaitu dela esateko. Bidegabeko argumentu bat da elefantea gure etxean sar ez dadin. Etorkinak bere sarrera galazteko legeei aurre egin behar die, kultur-aniztasunak eta garapenerako indar zein dakartzan aldaketak lekurik izan ez ditzaten gure munduan.

Europak ,bere estatu kideen artean, 160.000 errefuxiatu hartzeko konpromezua hartu du (ze eskuzabaltasuna gurea!). Hala ere, gaur egun herrialde batek ere ez, ez du betetzen hitzartutako “kuota”. Beldurra diogu estatuko bi futbol zelai nagusiak bete eta lekua soberan edukiko zukeen masa bati. Noiz esnatuko ote gara axolagabetasun egoeran mantentzen gaituen amets honetatik?

Ez gaitezen konforma ostatu, janari, esparatrapu zein tiritak garaiz kanpo ematearekin. Ezin gara honekin bakarrik geratu. Arreta eta harrerak errefuxiatuen ongizate eta autonomiara zuzenduta joan behar du.

Giza eskubideen bortxaketa, natura hondamendi eta gatazka armatuek eragiten dituzten pertsonen lekualdatzeei batuta ez dugu ahaztu behar Afrikako garapenarekin oso lotuta dauden beste zailtasunak. Badira leherketa demografiko, atzeraldi ekonomiko eta lehengaien salneurria, kanpo zorraren pisua, nekazaritzaren atzerapena, ingurugiroaren hondamendia, krisi energetikoa, ezegonkortasun klimatikoa eta uraren eskasia. Gainera krisi humanitario sakonek kontinentea astintzen dute.

Hori dela eta, 2016ko Afrikako egun honetan Ebolaren krisiaren balioespena egin nahi dugu, zein 2014tik Afrikako Ekialdean 11.000 gizakien bizitzarekin amaitu duen. Teleberrietan Afrikan birusa hartu zein biktima hilkorrei buruzko datuak zenbaitean eman zituzten, ostera, mendebaldean egondako kasuen informazioa pazienteen izen, abizen, adin, egoera zibila etabarrekin idazten zituzten.

Birus honen eragin handiena jaso duten Afrikako hiru herrialdeak Sierra Leona, Liberia eta Ginea izan dira. Kasu puntualak egon dira Nigeria, Senegal eta Malin. Kasu puntualak izan direnez ez du pena merezi zenbakiak ematea. Informazioa zifra orokorretan eman zen, ohikoa denez kontinente honen kasuan.

Ebola diagnostikatu zen lehenengo aldia 1976.urtean izan zen, eta harrezkero, dozena bat baino gehiago brote egon dira Afrikako 7 herrialdeetan. Hare gehiago, azkenengo brotean hilkortasun tasaren bataz bestekoa %50a heldu da. Ez zituzten kontutan hartu, 2014ko martxotik osasun erakunde desberdinek emandako ohartarazpenak, ala eta guztiz ere, osasun krisitzat” hartu zuten eta ez benetan zenaren ordez: “krisi humanitarioa”. Baliabideak jarri nahi izan zirenerako jada beranduegi zen eta epidemia kontroletik kanpo zegoen.

Nahiz eta guzti hau jasan, herri Afrikarrak bizirik daude, hazi, lan egin, aurrera egin, garatu eta euren etorkizuna eraikitzen dute. Afrikak Nazioarteko Garapenetik jasotzen duen laguntzagatik egiazta genezake bere BPGDaren %3a soilik duela eragina hiritarrengan. Gainerako %97a kontinenteko gizon eta emakumeek lortzen dute euren lan eta ahaleginarekin.

Zentzu honetan hainbat alderdi azpimarratu nahi izango genituzke. Emakumeen Afrika bat aldarrikatzen dugu, hauen gutxiesteak ematen delako, nahiz eta herri ekonomia eta gizarte bizitasunean biziki parte hartu. Aurki ditzakegu idazle, abeslari, zinemagile, parlamentari eta euren etxe zein landan lan egiten duten emakumeak, Keitako emakumeen moduan, Sahelen, desertifikazioaren kontra borroka egiten dutenak. Gizonak joan diren bitartean, haiek lurra landu, haziak bota, fruituak jaso, eraman, biltegiratu eta saldu dituzte aurrera jarraitu eta proiektu berriak burutzeko. Aldi berean, Afrikako gizartea, erakundeak alde batera utzita, antolaketa ahalmen itzelarekin eta alternatiba askorekin. Afrikako gaztedia, askotan langabea eta migratzailea, baina aldaketarengatik mugitzen dena.

Asko eta asko dira ereduak: Keniako Usahidi, giza eskubideen aldeko plataforma; rapero taldeak, Ikonoklasta eta Luaty Beiraorekin batera Angolako moduko erregimen autoritarioen kontra altxatzen direnak. Angolan bertan 7311 kanpaina abiarazi zuten: “protesta iraunkorrean dagoen herritarra” nortasun agiria. Edo Y´en a marre (Kokoteraino gaude) Senegaleko hauteskunde iruzurra geldiaraztea lortu zuena kalean egonik zein mugikorren bitartez. Berrienak, 100 erakunde inguru, Le Balai Citoyen (Erratz herritarra), zurezko espatula duten emakumeak, matxismoaren kontrako errebindikazio sinbolo bat dena, tartean zeudelarik Burkina Fasoko bi estatu kolpe geldiarazi zituzten.

Beraz, hirugarren sektoreko erakundeen lana eta konpromezua da Afrikari dagokionez informazio zuzen eta deontologikoa izatea: Laborantzak zapaltzen dituen elefante haserretuaz haratago zerbait existitzen da, baita gosea pasatzen duten umeetaz haratago. Baita isilarazi diren gudateetan haratago, zeinetan emakumeak gerra- garaikurraren papera hartzen duten. Badago zerbait Afrikakotik haratago, bihotz beltzaren mundu transnazionala non bihotz zuriek bere eragina duten. Ez da kolonia osteko Afrika soilik. Afrika neokoloniala da. Errekurtso eta materia prima asko dituen herrialdea da (Sahara Azpiko Afrikako herrien %21ek bere erabateko esportazioen % 75a produktu bat edo bitan oinarritzen dute), zein lor dezakeen bere herri eta hiritarrek euren bidea eta garapen eredua aukera ditzatela, nahiz eta oinarriaren belztasuna nabarmendu eta elefantea ehizatu behar dela justifikatzen duen ehiztari zuria egon.

Richard Murphy eta Nicolas Shaxson ikertzaileek 2007an gako batzuk eman zituzten, Financial Times-en argitaratutako “Afrikako ustelkeria munduaren erantzukizuna da” artikuluan. Eman diren ehundaka kasuetan non mendebaldeko enpresa zein gobernuek Afrikako korrupzioaren parte izan diren oinarritzen dira. Hainbat eredu jartzen dituzte, ala nola Nazioarteko Diru Funtsako (NDF) txostenak zeinetan Erresuma Batua identifikatzen dute Offshore ekonomi gune moduan, bertan diktatore afrikarrek beraien dirua gorde dezaten.

Bihotz beltz edo zuriko gobernariak? Ez litzateke zuzenagoa izango esatea sistema uztel baten aurrean gaudela eta ez erantzukizuna kontinente zein garatu gabeko herrialdeengan jartzea?

Gure lotsa izkutatzen dugu arazoei identifikatzeko etiketa bat jartzen diegunean eta horrela beraien inguruan dialektika hutsa sortuz, inora ez doana baina ondorio hilgarriak dituena? “Errefuxiatuen krisiari” buruz hitzegiten dugu solidaritate krisiaz hitzegin beharko genuenean. Haiek ez dira arazoa, gure estatuak baizik, gure konpromezuak onartzen ez baititugu. Krisi solidario honek tentsioak eta herrialdeen arteko banaketak areagotu ditu, honek gure miopia politikoa argitara atera du. Nestor Nongo irakasleak 2013ko artikulu batean idazten duen moduan: “Beharbada Afrikaren (garapen) laguntzarekiko lotura ezak lagun diezaioke Afrikako irudiaren normalizazio zeregin horri. Karitatez eta laguntzaz bizi den Afrikako kontinentearen irudia bere beharrak bere kabuz asetzeko gai den kontinentearen irudiagatik ordezkatu beharko litzateke. Hau maila guztietako garapen agenteei dagokien lana da; ez bakarrik akzioak eta proiektua aurrera eramaten dutenei baita exekutiboei ere. Azken finean, Afrikako herrien ahotsa eta erabakia isaladatzea, batez ere, arazo zein errealitateari aurre egiteko ahalmenari dagokionez, bere oraina zein etorkizuna eraikitzeko.

Afrikak bere garapenean lagun diezaiogula behar badu, giza garapen estrategikoan oinarrituta egon behar du, politika globalizatzaile humanitarioekin, bisekin eta harrera humanitarioekin adostua.

Lan betearazle eta eraldatzaile horretarako kontuan izan behar ditugu hiritar guztiak, gure auzo eta komunitatekoak, gure aberri eta herrialdekoak, eta Sahara Azpiko Afrikako hiritarrari galdetu gure laguntza nahi baduen. Erantzuna baiezkoa bada bere alde agertu eta harriak jarri euren etorkizuna hobetzeko hartzen duten bidean, eta txikiagotu daitezela gizon, emakume, mutil eta nesken arteko desberdintasun sozialak, guztiek izan ditzaten eskubide sozial, zibil, ekonomiko eta kulturalak.

Afrikako eguna ospatzeak zerbaitetarako balio badu izan dadila gu kontzientzia azterketa egitera behartzeko eta gogorarazteko ez garela bizi mundu batetan non bakarrik existitzen diren bi motatako herrialdeak: Bata non zifraz eta estatistikaz identifikatzen ditugun bertan bizi direnak eta bestea non jendea izen eta deituraz jaiotzen dena.

Bihotz beltz eta zurien arteko filmatze haren gaineko elezahar batek kontatzen du ia aktore gehienak gaixorik jarri zirela Humphrey Bogart eta John Huston izan ezik haien arabera “gaixotasunak saihesteko” whiskia edaten baitzuten. Ordua da afrikaltasuna inportatzen eta konpromezua esportatzen has gaitezen. Erremedio hutsezina da pobrezia, ustiapena, axolagabetasuna eta ezezagunarekiko beldurra antzeko gaixotasunak saihesteko.

 

Grupo Pro África – Afrikaren alde

África Imprescindible Navarra – Afrika behar beharrezkoa Nafarroa

REDES

 

 

africa redes          263211_546460908730944_1834282369_n        logo GPA bilingüe

Anuncios

Acerca de grupoproafrica

El “Grupo pro África” nace el 4 de octubre de 2005 en un encuentro convocado por el Foro Rural Mundial-World Rural Forum en la Granja Modelo de Arkaute (Álava). Se reunieron ocho ONGD, que trabajan en África, para compartir experiencias e impresiones sobre su cooperación al desarrollo en el continente africano. En febrero del año 2017 somos 18 las ONGD las que formamos parte del Grupo.
Esta entrada fue publicada en articulo de opinión y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Afrikaltasuna eta konpromezua afrika egunean

  1. Pingback: Afrikaltasuna eta konpromezua afrika egunean | Bizkaiko Caritas

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s