6 LANGILE HUMANITARIO ERAIL DITUZTE HEGO SUDANEN

Afrikaren aldeko Taldean gabiltzanok gure gaitzespenik gogorrena adierazi nahi dugu, sei langile humanitario segada batean erail zituztela eta, Jubatik Piborrera bidean, joan den martxoaren 25ean.

Iragan martxoaren 25ean, larunbat goizez, Centra Equatoria estatuko Magri inguruan, identifikatu gabeko erasotzaile talde batek zazpi pertsonari segada egin eta hil egin zituen. Horietako sei, langile humanitarioak ziren –lau sudandar eta hiru kenyar– eta GREDO GGKEan (Grassroots Empowerment and Development Organisation) ziharduten, hau da, talde armatuetatik ihes egin duten neska-mutikoak erreskatatu eta komunitatean txertatzeko lanean. Konboia Hego Sudango hiriburutik –Juba– Pibor hirirantz zihoan. Hauxe izan da intzidente bakar batean izan den hildako kopururik handiena 2013ko abenduan Saharaz hegoaldeko herrialde horretan gatazka hasi zenez geroztik. Aurten, gutxienez 12 langile humanitario hil dituzte, eta 2013tik, hildakoak badira 79 gutxienez, Nazio Batuen arabera.

Gaur egun ez daukagu oraindik erasoaren arrazoien berririk; arrazoi ekonomiko hutsa izan liteke, edo ibilgailua eta ekipamenduak lapurtzeko oldarra, baina izan liteke, baita ere, gobernuaren nahiz oposizioaren hurbileko taldeen beste botere erakustaldi bat. Herrialdeko fakzio etniko politiko desberdinek, beste barik, bertsiorik sinplistena baztertu dute, eta elkarren kontrako salaketak egiteari ekin diote. Hego Sudango egungo gobernuak baieztatu duenez, “Riek Machar lehendakariorde ohiaren aldeko oposizio indarrak dira heriotzen erantzuleak”. SPLA-IO oposizioaren bozeramaileondoko militarrak esan duenez, intzidentea gertatu zen eremua gobernuaren eta milizia aliatuen kontrolpean dago.

Bestalde, Hego Sudanerako Nazio Batuetako koordinatzailea den Eugene Owusuk baieztatu duenez, “behar humanitarioak inoizko mailarik altuenean dauden honetan, erabat onartezina da laguntzen ari direnei eraso egitea eta jende hori hiltzea”.

Azken premisa horretatik abiatuz, Afrikaren aldeko Taldekook, non kontinentearen behar partikularrak agerian jarriz Saharaz hegoaldeko Afrika garatzearen alde konprometituta eta lerrokatuta gauden hogei erakundek dihardugun, bat egiten dugu krimen izugarri horien aurkako salaketa globalarekin eta gaitzespen kolektiboarekin, zeren eta Saharaz hegoaldeko herrialde horretan dauden fakzio politikoek krimen horien bidez egiten dutena zera besterik ez baita: boterea eta indarra erakustea, eta lurraldeak eta populazio zibil eta desplazatua kontrolatzea, fakzioon interesen alde eta herritar zibilen heriotzari etekina ateratzen diotenen alde.

Jardun humanitarioa errespetatzea exijitzen dugu, afrikar kontinenteko herrialde guzti-guztietan exijitu ere, zeren eta, Hego Sudanen gertatu berri den bezala, ekintza humanitarioaren eta garapenerako kooperazioaren aldeko lanean ari diren profesionalen babesa eta segurtasuna urratu egiten baitira behin eta berriz.

Segurtasun politikak eskatzen ditugu giza eskubideen defendatzaileek jardun beteko lan humanitarioa egin dezaten, gogoratuz langile humanitarioen erailketa gerra krimentzat jotzen dela nazioarteko zuzenbidean (UN security council, resolution 1502).

Gobernuei eta tokiko agintariei eskatzen diegu gertatutakoa ikertu eta argitzeko, eta aipagai dugun eremuan lan humanitarioa egiten ari diren afrikar kide guztien babesa berehala bermatzeko.

 

Anuncios

Acerca de grupoproafrica

El “Grupo pro África” nace el 4 de octubre de 2005 en un encuentro convocado por el Foro Rural Mundial-World Rural Forum en la Granja Modelo de Arkaute (Álava). Se reunieron ocho ONGD, que trabajan en África, para compartir experiencias e impresiones sobre su cooperación al desarrollo en el continente africano. En febrero del año 2017 somos 18 las ONGD las que formamos parte del Grupo.
Esta entrada fue publicada en Nota de prensa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s