Urriaren 17a, Nazioarteko Pobreziaren Aurkako Eguna

 

1992 urtean, Nazio Batuetako Batzar Orokorrak, zenbait estatutan gobernuz kanpoko hainbat erakundek, batez ere Frantziako ADT  Laugarren Mundua Nazioarteko Mugimenduak, bultzatuta, Urriaren 17an Muturreko Pobreziaren aurkako eguna ospatu zutela ikusirik, egun hori Nazioarteko Pobreziaren Aurkako Eguna izango zela adierazi zuen ( Abenduaren 22ko 47/196 erresoluzioa).

Egun honen helburua, iritzi publikoa sentsibilizatzea eta garapen bidean dauden herrialdeen pobreziarekin bukatzeko beharra zabaltzea da.

Pasadan urteko urriaren 17an Nazio Batuen Erakundeko idazkariak hurrengoa esan zuen: Garapen Jasangarriaren Agenda 2030 ezarri zenetik ia urtebete pasa da. Bere 17 helburuek hurrengo mundu baten alde egiten dute, bakea, oparotasuna eta duintasuna guztiontzako, planeta osasungarri baten barne.  Pentsaezina da aurretik esandakoa lortzea Garapen Jasangarriaren 1. agintaldia ez bada betetzen, pobrezia bere eredu guztietan desagertzen ez bada.

Gaur egun, milioi 1 pertsona inguru muturreko pobreziaren hegalpean bizi dira eta 800 milioi pertsonak gosea eta nutrizio falta jasaten  dute. Hala ere, pobrezia ez da diru-sarreretan soilik neurtzen, osasun, heziketa eta beste funtsezko zerbitzuen murrizketetan islatzen baita, kontuan hartuz baita ere, urratzen diren oinarrizko beste hainbat eskubide.

Munduko Bankuak, datu gehiago eskaintzen dizkigu, PIB indizearen %78-ko igoerari dagokionez 1990 eta 2010 artean esan dezakegu munduko populazioaren aberatsenak, igoeraren %10-a bereganatu duela eta populazio txiroena, %0,6 batean bakarrik atera duela onura. Munduko populazio aberatsenen %1-ak jada, gainontzeko populazioaren %99a baino aberastasun gehiago pilatzen du. Espainiar estatuan zentratzen bagara, 3 pertsonek, Madrilgo eta Kataluniako aberastasunaren pareko kapitala metatzen dute.

Estimatzen da 7,6 bilioi dolar ezkutatuta daudela paradisu fiskaletan, aberastasun indibidualei buruz hitz egiten badugu. Erresuma Batuaren eta Alemaniaren PIB guztia batuta baino handiagoa, dela balioesten da. Kenian adibidez, 1.100 milioi dolar galtzen dira zerga-salbuespenetan. Hau da, ia osasunean inbertitzen duen berdina.

 

Hau guztia kontuan hartuta, eta oraindik bide luzea dugula aurretik ikusita, danok animatzen zaituztegu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aste honetan zehar egingo diren Pobreziaren aurkako zenbait jardueratan parte hartzera.

17Octubre_1

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s