A-25. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Afrika.

1981 urtean Bogotán (Kolonbia) Latinoamerika eta Karibeko Lehenengo Topaketa Feminista antolatu zen. Bertan hartu zen erabakietako bat, egun horretatik Aurrera azaroaren 25-a “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna” izango zen. 1993-an Nazio Bilera Orokorrak Emakumeenganako indarkeriaren aurkako adierazpena onartu zuen. Bertan emakumeen aurkako indarkeria definitu zuen, “ generoan oinarri duen biolentzia, zeinek ondorio moduan, kalte fisikoa, sexual edo psikologikoa duen, barne hartzen ditu, mehatxuak kohertzioa eta askatasun debekua, bai esparru pribatuan eta baita publikoan ere”. Nazio Baturen Bilera orokorrak 1999-ko abenduaren 17-ko 54/134 ebazpenean, urte hartatik Aurrera azaroaren 25-a ofizialki Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna izango zela erabaki zen.

Gaurkoan, emakume eta neskatoenganako indarkeria, giza-eskubideen urraketa nagusienetakoa, iraunkorrenetarikoa eta suntsikorrenetarikoa da.

Antonio Guterres Idazkari Nagusiak  Garapen Jasangarriaren 5. Helburuaren arabera, zeinek emakumearen berdintasunari egiten dion erreferentzia, 2030-eko Aurrerabideen Agendaren esparruan berri eman zuen, generoen arteko berdintasun ezak irauten duela eta aurre egiteko esfortzuak ezinbestekoak direla, horrela patriarkatuarekin akatu ahal izateko eta baita honek dakartzan arau sozialekin. Aurretik aipatutako informeak, 87 herrialde ezberdinetan batutako informazioari egiten dio erreferentzia, 2005 eta 2016 urteen artean. Bertan, 15 eta 49 urte bitarteko emakumeen %19-ak azken 12 hilabeteetan indarkeria fisikoa, sexuala edo biak jasan zituela erantzun zuen. 2012-an emakumeen nahitako hilketen artean, ia erdia, haien bikotekideak edo familiako gizonezko kideren batek hil zituen. Gizonen artean %6-a bakarrik izan zen.Emakumearen ahalduntzeko eta genero berdintasuna lortzeko konpromezu formala  hartu du afrikar kontinenteak. Ia herrialde guztiek “Emakumeen Aurkako Indarkeria Guztiak Akatzeko Konbentzioa” berretsi dute eta erdiak baino gehiagok “Afrikar Batasuneko Emakumeen Eskubideen Protokoloa” ere berretsi dute. Esan beharrekoa da Afrikar Batasunak 201-2020 urteen bitarteko aldia “ Afrikar Emakumearen Hamarkada” bezala definitu zuela.

Berehala hitz egingo dugu zenbait arazoei buruz, oraindik asko dago egiteko eta, afrikar emakumearen aurkako indarkeriari dagokionez.

Pobrezia Indizeak oso altua izaten jarraitzen du Afrikan, nahiz eta diru-sarrera ertaineko eta baxuko herrialdeak egon. Emakumeen gehiengoak lanbide egoera oso eskasak euki, promoziorako bideak ere mugatuak dira.

Sexu –organoen mutilazioa jasan egin behar izan dute 133 milioi emakumek, Afrikako 29 herrialdetan eta baita Ekialde Ertaineko hainbat herrialdetan, non praktika honek dihardu. Osasunaren Munduko Erakundearen arabera osasun arrazoiak ez diren, veste arrazoi batzuengatik neskatoei genitalak moztea da ablazioa. Hala ere, praktika honen aurkako diskurtsoak badirudi eragina izan duela azken urteotan gizartean eta gaur egun, neskato batek, duela 30 urte baino probabilitate gutxiago ditu ablazioa jasateko, 1/3 gutxiago hain zuzen ere. Praktika honek hainbat ondorio dakartza, hala nola, arazoak erditzerakoan, besikula eta gernu infekzioak, kisteak eta antzutasuna.

ONU Mujeres-ONUFemmeIturria: ONUEmakumeak/ ONUFemme

Unicefek horrela definitzen du haur-ezkontza: “ 18 urte baino gutxiagoko elkartasun formal edo informala”. ONUEmakumeak dio gaur egun bizi diren emakumeen artean, 700 milioi 18 urte baino gutxiagorekin ezkondu zela. Hauen artean herena, 15 urte baino gutxiagorekin ezkondu zen. Honek badakartza hainbat ondorio, hezkuntza eta jolasaren amaiera adibidez. Gainera, agentziak dio “ Haurtzaroan ezkontzen diren neskatoek, probabilitate handiagoak dituzte haien bikotekideengandik biolentzia jasateko”. Kenian adibidez, 15 urte baino gutxiagoko neskatoen %25a ezkonduta dago.

“15 eta 44 urte bitarteko emakumeek probabilitate handiagoa dute, haien etxean  bortxaketa edo tratu txarrak jasateko, minbizia, auto istripu, gerra edo malaria jasateko baino, Mundu Bankuaren estatistiken arabera”

Nazioarteko  Afrikar Haurren Konferentziaren arabera, Kenian inkestatutako %99ak eta Ugandan inkestatutako %94,2ak, tratu txarrak jasan zituela erantzun zuen. Bitartean Etiopian, 5 urte baino gutxiagoko neskatoen aurkako egintza asko erregistratu ziren. Nigerian, etxeetan lan egiten duen neskatoen artean, %8ak sexu gehiegikeria jasan zuen.

Beraz, argi dago oraindik asko dagoela egiteko, eta nahiz eta konpromezuak hartzen ari diren instituzio mailan, errealitatea ezberdina da eta paperean idazten diren soluzioak burutu behar dira. Amaitzeko, nahiz eta Afrikan emakumeak diren ekonomiaren bultzatzaile nagusiak, diskriminazioak mugak jartzen dizkie eta izango lituzketen aukerak murrizten ditu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s