Munduko HIESaren Eguna

MUNDUKO HIESAREN EGUNA. 1988. urteazgeroztik, urtero, abenduaren 1ean, HIESaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, GIB-HIESak suposatzen duenaren inguruan kontzientzia handiagoa sortzeko, pandemia honen aurrean nazioarteko elkartasuna erakusteko, aurrerapenen berri emateko eta gaixotasunaren aurka emandako aurrera pausoak hala nola prebentzio, tratamendu eta kaltetutakoen zaintzarako ematen ari diren aurrerapenak bultzatzeko. GIBak 78 milioi pertsona kutsatu ditu eta HIESak 39 milioi pertsona baino gehiago hil ditu mundu osoan zehar, historiako epidemia suntsitzaile handienetako bat delarik.

GIB-HIESA MUNDUAN. GIBa munduko osasun publikoarentzako arazo handienetarikoa da. OMEk honako datuak ematen ditu 2016rako:

-1.8 milioi infekzio berri izan ziren mundu osoan, horietatik bi heren Afrikako eskualdeetan erregistratu zirelarik.

-Gutxi gorabehera, mundu osoa kontuan harturik 36’7 milioi pertsona GIBarekin infektatuta zeuden (urtearen amaieran), horietatik 25’6 milioi Afrikako eskualdean.

-Mundu osoko milioi bat pertsona hil ziren birusarekin lotutako arrazoiengatik. Guzti horietatik Afrikan %80 baino gehiago kalkulatzen delarik.

Afrikan, munduko biztanleriaren hamarren bat besterik bizi ez bada ere, GIBak gehien eragiten duen eskualdea da, eta HIESaren ondorioz sortutako infekzio berri eta heriotza gehiago erregistratzen dira hor. Sahara azpiko Afrikako bederatzi herrialdeetan, helduak diren biztanleriaren %10ak baino gehiagok GIBa dauka. Zenbait herrialdeetan indize honek %20a gainditzen du. Era berean, kutsatutako helduen erdia baino gehiago (%51’6) emakumeak dira, eta GIBa duten haurren infekzio bide ohikoena ama eta haurraren arteko transmisioa da. Horregatik, GIB-HIESari buruz hitz egitea Afrikari buruz hitz egitea da. Eta GIB-HIESari buruz hitz egitea emakumeei buruz hitz egitea da.

MAPA sida

2011. urtean, mundu mailan GIBa duten helduen ehunekoa

GIB-HIESAREN AURKAKO EKINTZA. GIB-HIESari buruzko Nazio Batuen Programak (ONUSIDA) Nazioarteko HIESaren aurkako ekintza zuzentzen du. ONUSIDAk Nazio Batuen 11 erakundeen (ACNUR, UNICEF, MEP, PNUD, FPNU, UNODC, NBEren Emakumeak, LANE, UNESCO, OME eta Munduko Bankua) ahaleginak biltzen ditu eta mundu mailako nahiz nazionalak diren bazkideekin estuki lan egiten du HIESaren aurrean ematen diren emaitzak maximizatzeko.

Egoeraren larritasuna ukatu gabe, GIBaren aurkako borrokan lortu diren emaitzak onartu behar dira, nazioarteko, nahiz estatu mailako programen bitartez eginiko esfortzu haundiei esker, beti ere gizarte zibila eta garapeneko bazkide multzo baten laguntzarekin.

Horrela, 2015ean, ONUSIDAk argitaratu zuen 2000-2015 aldirako 6. Milurteko Garapen Helburuaren (MGH) metak gainditu zirela, horien artean honako hauek azpimarratuz: GIBaren sexu-transmisioaren %50 murriztea, droga-erabiltzaileen artean GIBaren transmisioa %50 murriztea, haurren infekzio kasu berriak ezabatzea eta HIESaren ondorioz gertatutako amen heriotza nabarmen murriztea, GIBarekin bizi diren 15 milioi pertsonei larrialdiko tratamendu antirretrobirala (TAR) eskaintzea, edo GIBarekin bizi diren pertsonengan tuberkulosiaren ondorioz gertatutako heriotzak %50ean murriztea. Datuek erakusten dutenez, 2000tik 2015era bitarteko urteetan, GIB infekzioak %35 gutxitu ziren munduan eta HIESak eragindako heriotzak %25. 2000 eta 2016 artean, GIBaren infekzio berrien kopurua %39 murriztu zen, eta birusarekin lotutako heriotzak %33.

2015ean, mundu mailako liderrek Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) onartu zituzten. HIESari dagokionez, 2030. urterako epidemia ezabatzeko helburua jarri da. Horrez gain, mundu mailako liderrek 2020rako lehentasunezko helmuga berriak ezarri zituzten, GIBaren aurrean eman beharreko erantzuna azkartzeko eta 2030rako helburura lortzeko. Tarteko helmuga hauek 90-90-90 helburua bezala ezagutzen dira:

-2020. urtean GIBarekin bizi diren pertsonen %90ak GIBa dutela ezagutu dezatela.

-2020rako, GIBa diagnostikatutako pertsonen %90ak antirretrobiral terapia (ART) jasotzea modu jarraian.

-2020.urtean antirretrobiral terapia (ART) jasotzen dutenen %90ak birusaren supresioa lortzea.

Helmuga hauek sustatzeko gomendioak honako hauek dira: GIBaren detekzioa aztertzeko metodo berritzaileak erabiltzea; pertsona bakoitzaren beharrak asetzeko tratamenduak pertsonalizatzea; eta prebentzio aukera zabalak eskaintzea.

MUNDUKO HIESAREN EGUNA EUSKADIN. Euskadin, GIB-HIESari buruzko gaiak lantzen dituzten erakundeak abenduaren 1erako ekintzak prestatzen ari dira, bakoitzari dagokion autoritatearen laguntzarekin. Donostiako Loiola kalean informazio eta sentsibilizazio aktibitateak egingo dira goizez, eta arratsaldean oroitzapenezko ekintza bat egingo da Calcutako Teresa Plazan, GIB-HIES (izan) duten pertsona guztiei eskainitako oroigarriaren aurrean. Bizkaisidak Bilboko La Bolsa eraikinean jardunaldi bat antolatuko du, ikus-entzunezko proiekzioak, zenbait elkarrizketa-mahai eta kontzertu bat izango dituelarik. Beste erakunde batzuek prestatutako aktibitate gehiago ere espero dira. Gasteizko Virgen Blanca plazan, informazio eta sentsibilizazio aktibitateak izango dira goizez, eta arratsaldean “Sidalaba” sariak banatuko dira Montehermoso Zentro Kulturalean.

Afrikaren Alde Taldetik GIB-HIESaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzera gonbidatu nahi dugu; eta bertako, eskualde, nazio eta nazioarteko gobernuei, baita gizarte zibilari ere eskatzen diegu gaixotasunaren aurkako borrokan jardutea, ezarri diren helmugak lortu daitezen.

———

GIB: Giza ImmunoEskasiaren Birus; HIES: Hartutako ImmunoEskasiaren Sindrome; OME: Osasunaren Mundu Erakundea; ONUSIDA (gaztelaniazko siglen arabera): GIB-HIESari buruzko Nazio Batuen Programa Bateratua; ACNUR (gaztelaniazko siglen arabera): Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoa; UNICEF (ingelesezko siglen arabera): Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa; MEP: Munduko Elikadura Programa; PNUD (gaztelaniazko siglen arabera): Garapenerako Nazio Batuen Programa; FPNU (gaztelaniazko siglen arabera): Nazio Batuetako Populazio Funtsa; UNODC (ingelesezko siglen arabera): Drogaren eta Delituaren kontrako Nazio Batuen Bulegoa; NBE Emakumeak: Genero Berdintasunerako eta Emakumeen Jabekuntzarako Nazio Batuen Erakundea; LANE: Lanaren Nazioarteko Erakundea; UNESCO (ingelesezko siglen arabera): Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea; MGH: Milurtekoko Garapen Helburuak; GIH: Garapen Iraunkorraren Helburuak; ART: AntiRetroviral Terapia.

Anuncios

Acerca de grupoproafrica

El “Grupo pro África” nace el 4 de octubre de 2005 en un encuentro convocado por el Foro Rural Mundial-World Rural Forum en la Granja Modelo de Arkaute (Álava). Se reunieron ocho ONGD, que trabajan en África, para compartir experiencias e impresiones sobre su cooperación al desarrollo en el continente africano. En febrero del año 2017 somos 18 las ONGD las que formamos parte del Grupo.
Esta entrada fue publicada en Articulo de interés. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s