Afrikaren Eguna

Urtero bezala, maiatzaren 25ean Afrikaren Eguna ospatzen da, Afrikar Emakumearen Hamarkadaren barruan ospatu ere (2010-2020), zeinaren helburua hauxe baita: blokeko herrialdeen politiketan, generoari lotutako gaiak txertatzea. Egun bat, maiatzaren 25a, mila milioi pertsona baino gehiagorentzat, dibertsitate, kultura, arte eta aberastasunez beterik egon arren, goseak, gatazkek eta pobreziak etengabe zigortzen duten kontinente batentzat. Gogora dezagun munduko 10 herrialderik pobreenak Afrikan daudela.

Afrikaren Aldeko Taldean dihardugunok eskuratutako lorpenak eta, bereziki, genero gaietan lortutakoak gogoratuz ospatu nahi dugu egun hau, adierazpen artistikoak nabarmendu eta partekatuz, historiaz eta gaurkotasunaz eztabaidatuz eta bizikidetzaren alde eginez. Hori dela eta, gure taldeak eta taldea osatzen duten erakundeek babesten dituzten jardueretara gonbidatu nahi zaituztegu, Afrikarrak Euskadin ospakizuna ardatz.

 Afrika Euskadi elkarteak eta Arabako AAMIk antolatzen duten jaialdi honek jardueraz beteriko aste bat dakarkigu. Asteburu honetan hasita, maiatzaren 19an Afrika vs Euskadi lagunarteko partida jokatuko da 17:00etan. Astelehenean, Murgian, dantza, musika, hennaz eginiko tatuajeak eta ipuin kontalariak izango dira jaialdian. Astearekin jarraituz, zinea eta antzerkia izango ditugu Montehermoson, 21ean (asteartea), 19:00etan. Asteazkenean, berriz, mintzaldia izango da Aldabe Gizarte Etxean, non ostegunean artisautza tailer bat eta ipuin kontalariak izango diren, gainera. Maiatzaren 24an pintxoak jatera joango gara senegaldar sukaldaritza lantzen duen Teranga tabernara. Maiatzaren 25ean, Afrikaren eguna ospatzeko, elkarretaratzea egingo da, ekitaldi instituzionala barne, Plaza Berrian, eta astea bukatzeko, bizikidetzaren aldeko martxa bat egingo da maiatzaren 26an, 9:30ean hasita.

Gipuzkoan, TAU Fundazioak afrikar errealitatera eta kulturara hurbilduko gaitu, ekainaren 9an Arantzazun (Oñati) egingo diren zenbait jardueraren bitartez. Jardunaldiari ekiteko, Boko Haram: Violencia en Nigeria dokumentala ikusi eta horren inguruan eztabaidatuko dugu, 9:30ean hasita. 12:30ean, “Expolio” izeneko argazki erakusketan bisita gidatua egiteko aukera izango dugu argazkien egile den Judtih Prat fotokazetariaren eskutik. Eguna amaitzeko, Green with Green filmaren gaineko afrikar zineforuma egingo da. Pelikula hau Nigeriako film onenaren sarirako eta hasiberrientzako film onenaren sarirako  izendatu zuten (2017 AMAA).

Bizkaian, ekainaren 4tik 10era bitarteko astean, Derandein Fundazioak zenbait jarduera kultural eta artistiko egingo ditu Zornotzako udalerrian. Ekainaren 5ean eta 7an, 18:00etan, afrikar zineaz gozatu ahalko dugu Zelaieta Zentroan. Gainera bertan, ekainaren 8an, Derandein Fundazioaren proiektuak aurkeztuko dira. Ekainaren 9an, Zelaieta parkean, haurrentzako tailerrak egongo dira eta, asteari amaiera emateko, ekainaren 10ean familia martxa bat egingo da, 10:00etan Jauregibarria parketik abiatuko dena.

Azkenik, Nafarroan, lurralde honetako afrikarren Flor de Africa elkarteak eta Afrika Behar-beharrezkoa partzuergoak ere hainbat jarduera antolatuko dituzte. Maiatzaren 24an, 19:00etan hasita, afrikar kultura, aldarrikapen eta modako desfile bat egingo da Civican Auditorium-en (Pio XII.a etorbidea 29), eztabaida interesgarriak barne. Maiatzaren 25ean, Gaztelu plazan, elkarretaratze bat eta musika egongo dira Afrikaren Eguna ospatzeko, eta manifestu bat irakurriko da.

Nafarroan, Afrikaren Aldeko Taldekook eta Afrika Behar-beharrezkoa partzuergokook afrikar kulturaren aberastasuna eta balioa nabarmendu nahi ditugu. Hamar urte baino gehiago daramagu aldarrikatzen gure instituzioek lankidetza eraginkor eta espezifikoa jorratu behar dutela kontinentearentzat eta kontinentearekin. 2018. urte honetan, Afrikaren Eguna ospatuz agerian jarri nahi dugu, batetik, kontinente horren giza aberastasuna, eta, bestetik, afrikarrei, bereziki emakumeei, lagundu beharra dagoela, Afrikako herrialde bakoitzaren araberako garapenaren alde eginez.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s