Boterea birbanatzeko bidean: diru-bidalketak, genero-harremanak eraldatzeko tresna Afrikan

Diru-bidalketak pertsona migratzaileen eta sorterriko senideen arteko loturen erakusgarri dira.  Helmugako herrialdeetatik jatorriko herrialdeetara egiten den diru-transferentzia hori migrazioaren alderdirik agerikoena da. Diru-bidalketei esker, familia askok bizimodu duinagoa dute Afrikan, horrela ordaintzen dituzte mantenua, etxebizitza, hezkuntza eta osasuna, nagusiki.

Migratzaile afrikarren kasuan, diru-bidalketa betebehar gisa hartzen dute, familiarekiko obligaziotzat. Horrela ulertzen dute bai sorterrian gelditzen direnek eta bai alde egiten dutenek. Afrikan, orokorrean, guraso zaharrak zaintzeko ardura betebehartzat dute, ildo horretan daude sozializatuta. Eta erantzukizun hori handiagoa da seme-alaba nagusiaren kasuan, nahiz eta gaur egun baliabide ekonomiko gehien dituen seme-alaba arduratzen den gurasoez. Seme-alabak bizitza-aseguru dira, eta ikuspegi hori oinarri hartuta afrikar guztiak seme-alabak izatera bultzatzen dituzte. Kontuan hartu behar da gizarte-babeseko sistema oso urria dela eta gutxi batzuk laguntzera iristen dela bakarrik. Semea edo alaba egoera ekonomiko jakin bat izatera iristen denean, gurasoek ez dute eskatu ere egin behar: hark badaki bere eginbeharra zein den; erantzukizun hori duela jakinik hazi da. Migratzaile afrikarrentzat ia ezinezkoa da ardura horri muzin egitea. Aurreikuspen hori ez betetzea haserre eta gatazka ugariren iturri izaten da.

Diru-bidalketei esker, sorterrian diren familiek oinarrizko beharrak betetzen dituzte eta migratzaileek euren eginbeharra bete dutela sentitzen dute. Halaber, bidaltzaileak erabakitzeko ahalmen handiagoa izaten du familia-kontuetan, eta horrek generoen eta belaunaldien arteko harremanetan aldaketa ahalbidetzen du, patriarkalak eta gerontokratikoak diren gizarteetan, Afrikakoetan, kasu. Dirua bidaltzeak zuzeneko eragina du, bidaltzaileari iritzia eskatzen zaio eta haren erabakiak kontuan hartzen dira.

Ahalmen ekonomiko handiagoa izateak eragina du familiaren barruan eta sorterriko gizartean estatus hobea lortzeko orduan. Migratzailearen kalifikazio profesionala eta laneko sektorea edozein dela, emigratu eta familiari dirua bidaltzeak emakumeen ospea sustatzen du. Emakumea familiaren hornitzaile nagusi bilakatzean, boterea birbanatu egiten da eta estatus hobea lortzen du sorterriko gizarte-eskalan.

 

Diario Vasco eta El Correo egunkarietan, gaur 2018ko maiatzaren 25ean, Jeanne-Rolande-ren artikuluaren itzulpena.

 

 

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s